XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Une batean ezin eutsi izan genion uhin baten erasoari, eta ubidean sartu ginen arrokak ikutuz, apar lainotan nahasirik eta apurtuak izateko zorian.
Inguruan, gugandik hurbil, itsaso guzia zuri zegoen; urrutira, berriz kontrastez nonbait, zeharo beltza zirudien.
Olatuek harkaitzetan berebiziko indarrez jotzen zuten, eta aparra, elur isurkia
Ubidean barrena aurreratu ala, itsasoa bareagotzen ari zen; ur berdeska eta ia geldia, zilar irudizko bihurgunez
Geronen buruak seguru ikusi genituenean, poztasunez begiratu genion elkarri.
Zelaieta brankan jarri zen kako-makilarekin
Bat-batean, Zelaieta-k garrasi egin zuen, aztamakoaz baliatzen zelarik.
- Geldi, mutilak!
- Zer da?
- Gelditu beharra zegok.
Ez diagu hondorik aski.
Botea haitz-ikututa zihoan.
Gelditu ginen.
Barkutik hogei urratseko tartea genuen.
Beronen txopatik zintzilik braza bat luzeko soka ikusi nuen.
Haitzez-haitz saltoka joan nintzen eta Stella Maris-en gainera igotzeari ekin nion pultsoz.